(Ipar EH)

Sasoi hastapen ona, Aviron eta BO errugbi taldeendako

TOP14 mailako laugarren postuan bururatu du urtea, eta BO berrindarturik, bosgarren postua hunkitu du. Xan Paraxu eta Paul Mendiburu errugbi adituak baikor dira.

Sasoi hastapen ona, Aviron eta BO errugbi taldeendako
Xan Paraxu eta Paul Mendiburu errugbi zaletuak, Gure Irratiko estudioan. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/12/24 13:13

Baionako Avironek TOP14 mailako laugarren postuan bururatu du urtea, eta Biarritz Olympiquek zortzigarrenean, nahiz eta zigor administratibo bat tarteko, bosgarrenean behar lukeen. Goi mailako TOP14 txapelketan, ez dira oraino txapelketaren erdira heldu baina bilana baikorra da. Baionarrek 30 milioi euroko aintzinkontua dute, eta beste taldeek bezala, atzerriko jokalari anitz ditu. Miarritzek bere aldetik, hats berri bat hartu ahal izan du, Aldigék eta Gavek taldearen giderrak Shaun Hegartyren taldearen esku utzi zituenetik. Aurten, 9 milioi euroko aintzinkontua dute xuri gorriek bigarren mailako Pro D2 txapelketan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu