(Ipar EH)

Seaska euskararen jakitate eta erabilpena emendatzeko urratsetan

Nola egin haur eta gazteak euskaraz mintzatzeko? Betiko desafio horri buru egiteko kanbio zenbait ekarri dira Seaskara, izan aire hartzeetan ala geletan. Bestalde hizkuntzaz gain euskal kulturaren ezagutzaren bermatzeko bideak ere jorraturik dira.

Seaska euskararen jakitate eta erabilpena emendatzeko urratsetan
Erik Etxart Seaskako ko-lehendakaria. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/09/24 07:15

Nola egin euskararen jakitatea eta erabilpenaren emendatzeko? Bada aspaldi galto hori buruhauste iturri dela euskalgintzan, baita Seaskan ere bai.  Oroitaraz dezagun 2021eko azken inkesta soziolinguistikoaren arabera Iparraldean euskara menperatzen duenen heina %20ekoa dela eta kanpo erabilpena %8koa; eta Seaska "ez da hermetikoa".

Bestalde euskarazko kurtsoen programaketa bat abiatu dute ikusteko adinen arabera ikasle bakoitzak zer euskara hein bermatu behar duen baita zer jakitate euskal kulturarentako. Lizeoaren ondotik kolegioen heinean hori plantatu dute eta horri loturik igan urtean hirugarrenekoer iganarazi deien B2 heineko azterketa. Oraindik goiti urte oroz eginen den azterketa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu