Segurtasuna indartua Lapurdiko hondartzetan

10.000 interbentzio izan ziren iaz; sorosle eta polizien presentzia handituta dator uda.

Segurtasuna indartua Lapurdiko hondartzetan
10.000 interbentzio baino gehiago izan dira 2024an Ipar Euskal Herriko kostaldean. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/06/26 10:34

Uda hastearekin batera, kostaldeko zaintza ere martxan da Lapurdin. Angelutik Hendaiara, 30 hondartza zainduko dituzte berriz ere, iazko segurtasun dispositibo indartuari eutsiz: 323 sorosle ariko dira lanean, 11 jet-ski, 3 ontzi txiki eta helikoptero batez lagundurik.

2024an baino gehiagotan esku hartu behar izan zuten sorosleek –10.000 interbentzio baino gehiago–, eta horrek erakutsi du egituraren indartzea ez dela gehiegikeria, baizik eta behar. Gainera, udako turisten kopurua hazten ari denez udaz kanpoko hilabeteetan ere, herri askotan hondartzen zaintza epe luzera zabaltzea erabaki dute.

Egindako inbertsioez gain, Gendarmeriaren helikopteroa erabiltzen jarraituko dute. EUSKAL IRRATIAKPoliziaren presentzia ere esanguratsua izango da: 350 agente ariko dira kostaldeko hondartzetan, iaz 4.500 interbentzio izan baitzituzten. Interbentzioak eraginkorrago egiteko, droneen erabilera ere areagotzeko asmoa dute. Segurtasuna, uda honetan, lehen lerroan jarri dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu