Baiona (Lapurdi)

Sei mila lagun inguruk hartu dute Baiona greba egunean, bizitzaren garestitzeaz kexu

Greba orokor deialdi intersindikala manifestaldi handi batekin egikaritu da Baionan. Bertzeak bertze, presentzia handia izan dute ikasleen aldarrikapenek, eta azken orenetan atxilotuak izan diren ikasle batzuek askatzearen aldeko eskariek.

Sei mila lagun inguruk hartu dute Baiona greba egunean, bizitzaren garestitzeaz kexu
Sei mila lagun inguru ibili dira Baionako karriketan barrena gaur. ANTXETA IRRATIA
Erredakzioa
2026/11/05 19:56

Sindikatu guztietako banderak, orotariko aldarriak eta ikasle, langile eta erretretadunak, borroken elkartzea ikusi da gaur Baionako karriketan. Azken larunbatetan izan diren mobilizazioen haritik, bizitzaren kariotzearen arrangurak elkartu ditu gaur Lapurdiko hiriburuan mobilizatu direnak. Sindikatuen ohiko lerroez harago ere iritsi baita gaurko deialdia, eta udazken mobilizatuan mugarri berri bat plantatu du.

Hain zuzen ere, eros-ahalmenaren apaltzeak elkartu baditu, azken asteetako mobilizazioetan errepresioa jasan dutenekiko elkartasuna ere nabarmendu da gaur. Bertzeak bertze, gaur goizean lau ikasle atxilotu dituztela jakinarazi dute manifestazioan, eta haien sostenguz, Baionako komisariara hurbildu da LAB sindikatuaren blokea. Lehenago, 9:00ak irian, Etxepare lizeoko ikasle talde bat ere bertan manifestatu da, barda atxilotu zuten haien ikaskide bat babesteko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu