Bidarte (Lapurdi)

Bidarteko Sophia Genetics enpresa eredutzat hartu du Imanol Pradales lehendakariak

Datuetan oinarritutako medikuntzaren arloko enpresa da Sophia Genetics, eta gaur egun 410 langile ditu mundu osoan. 55 Bidarten. Euroeskualdeko ordezkariekin batera egin du bisita Imanol Pradalesek

Bidarteko Sophia Genetics enpresa eredutzat hartu du Imanol Pradales lehendakariak
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Sophia Genetics enpresako arduradunekin.
Jose Luis Aizpuru
2025/12/02 08:49

Bidarteko Sophia Genetics enpresara egin du bisita Imanol Pradales Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak, Euroeskualdeko ordezkari, eta Akitania Berriko presidente orde den Mathieu Bergé-rekin batera. Industria eta ikerketa arloko harremanak sendotzea dute xede, Euroeskualdearen barnean diren instituzioek, osasuna, adimen artifiziala eta hegazkingintzaren arloan, batez ere.


Sophia Genetics lantegia eredu gisara hartu dute bisitagileek, osagarri arloko ikerketan egiten duen lanagatik. Medikuntzan eta ikerketan ari diren hainbat pertsona ere gomit ziren bisitara, batez ere Hego Euskal Herritik helduak.


Jurgi Camblongek Suitzan sortu zen enpresak 800 ospitalerekin lan egiten du, 72 herrialdetan. Eritasun bitxi eta larriak emendatzen ari diren garaiotan, Sophia Geneticse-k adimen artifiziala baliatzen du gero eta usuago.

Interesgarri izanen zaizu