Statu Quo Euskararen Erakunde Publikoan

Aurtengo aurrekontua adostu zuen ostegun honetan erakundeak, lau milioi eurokoa izango da orotara aurten ere. 1,9 milioi iparraldeko eragile ezagunak eta proiektu deialdiak zuzenki diruztatzeko.

Statu Quo Euskararen Erakunde Publikoan
Maider Behoteguy eta Ibone Bengoetxea lau urteko hitzarmena izenpetu ondoan.
2025/04/04 16:51

Euskal Konfederaziotik erabakia « etsigarria » bezala hartu dute. Aspalditik buxetaren emendatzea eskatzen dute euskalgintzaren egoera larriari erantzuteko.

Euskal Hirigune Elkargoa prest agertu baldin bada bere diru ekarpena handitzeko, departamenduak ezezkoa eman zuen. Eskualdearengatik itxaropena luke Maider Behoteguy EEPko presidenteak. Eta oraingoan, frantses estatuaren erantzunaren zain direla erran digu. Apirilaren 10ean bilduko dira Hezkuntza Ministerioko ordezkariekin.

Bestalde Eusko Jaurlaritzak, lau urtez, 400 000€ko ekarpena egingo dio urtero EEPri. Ostiral honetan izenpetu zuten euskara sustatzeko hitzarmena Maider Behoteguy-k eta Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak.

Aurten “zubiak eraiki” izeneko erronka berria gehitu diote eusko jaurlaritzaren egin hitzarmenari, proiektu aurkezleek euskararen eragileen arteko zubiak eraikitzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu