Su-etena Gazan: itxaropena eta mesfidantza, hein berean

Gerra ez dela su-eten horrekin bururatu deritzote nazioarte arloko adituek. Palestinarekin elkartasunez osatu diren kolektiboak ere, baikor bezain uzkur agertu dira, oro har.

Su-etena Gazan: itxaropena eta mesfidantza, hein berean
Gaza, sionisten bonben pean.
Admin
2025/01/19 15:21

Israelgo Gobernuak gaur egingo du su eten akordioaren inguruko bozketa. Asteazkenen honetan Israel eta Gazako autoritateen su etenaren akordioaren adospena izanen zela uste genuen baina oraino negoziaketetan dira. Akordioaren xehetasunak aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak palestinarrei. Akordio hau hiru fasetan zatitua da eta fase bakoitzak 42 egun iraun beharko lituzke. Lehenik, lehen fasean, lurreko borroka guziak gelditu beharko dira, nahiz eta Israelek aire bidez segitzen ahalko duen. Bigarren fasean, mota orotako erasoak gelditu beharko dira eta azkenik, Gaza nola berreraiki beharko den eztabaidatuko da. Hala ere, bonbardaketek segitzen dute atzo adibidez 73 palestinarrek bizia galdu dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu