Peio Larralde, Battitta Ducassou, Mathieu Ospital eta Pierre Etxeberrik Garaziko banakako proban parte hartuko dute. Lehen fasea gaur bukatuko da eta bi multzoetako lehenak hoberenekin lehiatzeko sailkatuko dira.
Lehen multzoan, Ellande Orhategaraik bost tantoz gaina hartu zion Betti Gurrutxagari. Eta Gurrutxaga 40-19 nagusitu zitzaion Andoni Ipharri. Jakinez multzoko lehenak duela bakarrik aitzina segituko, Orhategaraik irabazi behar du. Orhategaraik galtzen badu, Gurrutxagak sailkatzeko xantza handiak ukanen ditu Ipharrek aukera ttipiak dituelako. Sailkatu ahal izateko, 40 - 02 irabazi behar luke astelehenean Andoni Ipharrek Orhategarairen parean. Beste multzoan, sinpleago da: Etxeberria eta Mariluzen arteko irabazlea da Super Prestigerako sailkatuko.
Larralde multzo buru izanen da. Bestean, Ospital ala Ducassou
Astelehen honetako Super Prestige lehiaketaren multzoak zozketatuko dituzte astelehen arratsean. Sei pilotari ariko dira eta hiruko bi multzo izanen dira. Batean Peio Larralde multzo burua izanen da. Bestean Mathieu Ospital ala Battitta Ducassou. Zozketak trenkatuko du. Pierre Etxeberri eta lehen faseko bi hoberenek osatuko dute seikotea.
Finala urtarrilaren lauan izanen da igande arratsaldez zuzenean Euskal Irratietan