(Hego EH)

Sustengua eta aldarrikapena Euskal Selekzioaren eta Palestinakoaren arteko futbol partidaren karira

Larunbatean jokatuko da partida Bilboko San Mames zelaian 20:30etik goiti. Jagoba Arrasate prestatzailearen arabera, "ohore bat izanen da larunbateko hitzorduan izatea".

Sustengua eta aldarrikapena Euskal Selekzioaren eta Palestinakoaren arteko futbol partidaren karira
Loiuko aireportuan hainbat sustengatzailek ongi etorri egin zioten Palestinako taldeari. PALESTINAKO FUTBOL FEDERAZIOA
Jose Luis Aizpuru
2025/11/13 09:05

"Ilusioa" eta "ohorea" dira Jagoba Arrasate Euskal Selekzioko prestatzaileak, Euskal Irratiei eskaini digun elkarrizketan nabarmendu dituen hitzak, larunbatean Bilbon jokatuko den partidaren karira. Futbol prestatzaile bizkaitarrak argi du larunbatekoa ez dela partida bat gehiago. "Jokalariei guk dugun ilusioa pasarazi diegu, eta zein testuingurutan jokatzen den partida ere bai".


Ostiralean bilduko da jokalariekin Arrasate, partidaren garrantziaz ohartarazteko eta federazioko presidenteak ere hitza hartuko duela gehitu du prestatzaile bizkaitarrak. "Bere burua aurkeztuko du jokalarien aurrean presidenteak, eta hemendik aurrerako pausoen berri emanen die. Badakigu zer partida dugun larunbatean, baina paraleloki gure bidea egiten jarraitu behar dugu", adierazi du Jagoba Arrasatek.

Jokalariei guk dugun ilusioa pasarazi diegu, eta zein testuingurutan jokatzen den partida ere bai"

Bi engaiamendu uztartu nahi ditu Jagoba Arrasatek larunbateko selekzioaren partidarekin: "Ofizialtasunaren alde pausoak ematen jarraitu behar dugu. Konpromisoak behar ditugu, lehenbizi herritarrak, gero jokalariak, teknikariak, eta baita politikarienak ere, eta bestalde, 'genozidioari stop' esan nahi diogu, eta Palestinako herriari gure elkartasuna erakutsi.


Euskal Herrian bizi diren zenbait palestinarrek San Mames zelaian jokatuko duten partidara joateko deia luzatu dute. Hain zuzen, orduan jokatuko dute futboleko euskal selekzioak eta Palestinakoak elkarren arteko norgehiagoka, eta hori baino lehen manifestazioa egingo dute, 17:30ean, Bilboko Arriaga antzokitik hasi eta San Mameseraino. 

Interesgarri izanen zaizu