Ahurti (Ipar EH)

Sute batek andeatu du Ahurtiko Val d'Adour egoitza

Telebista gelatik abiatu da sutea ostiral goizeko 3 orenetan. 28 pertsona atera behar izan dituzte suhiltzailek. Gazte bat ospitalera eraman behar izan dute kea arinki irentsirik. Haur batek alarma entzunik besteak tenoreko abisatu ahal izan ditu.

Sute batek andeatu du Ahurtiko Val d'Adour egoitza
Ahurtiko Val d'Adour haurren egoitza
Kriztof Arotzarena
2025/06/06 16:57

Sute bat gertatu da ostegunetik ostiralerako gauean, Ahurtiko "Val d'Adour" egoitzan. 26 haur eta 2 heldu atera behar izan dituzte 25 suhiltzailek. Kea arinki irentsirik gazte bat ospitaleratu behar izan dute prekauzionez. Sutea telebista gelatik abiatu da goizeko 3 orenak irian. Bainan, haur batek alarma entzunik besteak fite abisatu ahal izan ditu beharrik. Nathalie Martial Etxegorri Ahurtiko auzapezak erran digu haurrak ezarri dituztela herriko aisialdi zentroan goizeko askaria hartzeko eta klasera joaiteko gero. Mementoko ezin da egoitzara hurbildu, langileek eta departamenduko zerbitzuek anarteko aterabidea atxeman dute haur gehienentzat gauak pasatzeko. Edo haurrek beren familien etxeetan lo egiten dute edo auzo herrietako egituretan eta geriza familietan.

Zailtasunetan diren 6 eta 18 urte arteko haur eta gazteak gerizatzen ditu Ahurtiko Val d’Adour egoitzak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu