Azken aldietan gero eta tenpesta gehiago bada, eta hainbat harrapatuak izan dira mendian edo bortuan ebiltzean. Halakorik ez gertatzeko, edo jakiteko zer egin behar den horien usaia duen Robert Larrandaburu Pipas mendi gidariarengana joan gira.
Tenpesta frango gertatzen dira azken aldietan; alta orano bakantzak izanki jendea ebiltera joan nahi da. Hainbat istripu izan dira horri loturik, izan hurrak eramanik, erori lohiak, inhazi / ximistak honkirik edo beste.
Hortako ebilaldia gabe aroa untsa so egitea da lehen aholkua. Halanola haizea hegoaldetik bada, iparraldean ebiltea. Tenpestarekin ez mendi hegietan ebiltzea, ezta oihanetan ere adar gainerat ez erortzeko gisan aholkatu digu xiberoko Robert Larrandaburu Pipas mendi gidariak.