Testuinguru kezkagarrian antolatu du Mugarik Gabe festibala Etorkinekin Diakité federazioak aurten

Hamar urte ospatzen ditu Etorkinekin Diakiték. Migratzaileen kontrako joera azkartzen denean Frantzian eta Europan antolatu du « Mugarik Gabe – Migrazioak eta Elkartasuna » festibala irailaren 24tik urriaren 3ra.

Testuinguru kezkagarrian antolatu du Mugarik Gabe festibala Etorkinekin Diakité federazioak aurten
Etorkinekin Diakité federazioak 3. Mugarik Festibala aurkeztu du Baionako Zizpa Gaztetxean. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/12 08:00

Gero eta paperik gabeko migratzaile gehiago sortzen dituztela Frantziako Gobernuak eta Europar Batasunak salatzen du Etorkinekin Diakité federazioak.  Europar Ituna murriztailea ekainetik martxan da eta bost egun berantago itzulera-araua ere indarrean ezarri zuten. Azken honek itunaren hutsuneak betetzen ditu Europan egoteko baimenik ez duten pertsonen kanporatzeko prozedurak azkartuz. Kontestu kezkagarri horretan du bere hamargarren urtebetetzea ospatzen aurten Etorkinekin Diakiték. Hirugarren aldikotz Mugarik Gabe – Migrazioak eta Elkartasuna antolatuko du irailaren 24tik urriaren 3ra. Gai desberdinak mintzaldietan aipatuko dituzte Baiona, Hazparne, Donapaleu, Urruña eta Uztaritzen.


Egitaraua:

Interesgarri izanen zaizu