Prefetaren jarrera Euskal Herria eta euskararen kontra salatu du EH Baik prentsa aitzinean. Ohartarazi du ere eskuin muturra nagusitzeko arriskuaz Frantzia eta Espainiako hauteskundeetan eta klima-larrialdiaren ondorioei buru egiteko xedea du.
Azken herriko bozetan oihartzun guti ukan zuen larrialdi klimatikoari buruz, transizio ekologikoak lehentasuna hartu behar duela eragile eta instituzio guzien egutegian dio EH Baik, gai honi dagozkion erronka soziala eta ekonomikoa azpimarratuz. Prefetaren ekintzak izan mugetako kontrolekin ala memoria atalean Itsasuko margolanaren inguruan ala euskararen aitortzaren ukatzearekin gaitzetsi ditu ere. Horregatik ezkerreko abertzaletasunaren indartzea eta bere rol zentrala bizi sozial, politiko eta instituzionalean azpimarratu ditu. Ohartarazi nahi du ere eskuin muturrak Frantzia eta Espainiako estatuetako hauteskundeetan irabazteko arriskuaz. Poztu da hala ere abertzaleek izatea diputatu bat Parisen eta Euskal Elkargoaren lehendakaritza.
Preseski, aitzineko kargualdiaren karietara, hautetsi abertzaleak bildu zituen Bil Gaiten talde politikoak Euskal Elkargoan. Geroztik, panorama aldatu da. Erran behar da, Elgarrekin Peio Etxeleku hautetsi jeltzaleak zuzendu talde politikoaren laguntzari esker zuela Alain Iriartek Jean-René Etxegarai kargutik kendu.
Kargualdi berria kari, zertan den talde politiken inguruko gogoeta galdegin diogu Mikel Irastorza EH Bai alderdiko bozeramaileari:
II. Kongresua antolatuko du heldu den urtarrilaren 30ean EH Baik
Kontestu nahasi horretan antolatuko du bere bigarren kongresua urtarrilaren 30ean Baionan « gero eta gehiago indarrak bildu eta antolatu » lemapean. Heldu den ofentsiba berriari eta faxismoari buru egiteko eta Euskal Herria defendatzeko, ezkerreko proiektu abertzalea gehiago indartu behar duela dio EH Baik.