Trenbideetako greba mugimenduaren puntu gorena asteazken huntan izango da ipar euskal herrian. Grebalarien heina %77koa izango da, departamendua eta Landetako langileen artean.
SUD-Rails eta CGT-Cheminots sindikatuek deiturik, hilabete sari eta lan antolaketa hobea aldarrikatzen dute, bereziki txartel kontrolatzaile eta tren gidarientzat. Jakin behar da konkurrentzia pribatuari irekiko zaiola trenbideetako sektorea Iparraldean 2027an. Gertatuko delarik, tren gidariek haien lan sari eta lan baldintzak atxikiak izan daitezen eskatzen dute.
Ipar Euskal Herrian, tren bideen kudeaketa lehiarako irekiko da 2027an, eta ehun bat trenbidetako gidari leku aldatuko dira SNCFeko filial batera edo enpresa pribatu batera. Memento horretan jakin beharko da zein den hauen soldata, nola transferitzen den, lan baldintzekin eta ordainsariarekin pribatuan. Julien Delion CGT sindikatuko bozeramaileak erran duenaz: «Horregatik egiten dugu greba gaur, 1970etik heldu den ordain sistema dute tren-gidariek zaharkitua dagoena. Eta zati aldakorra duena. Jakin behar da tren gidari baten lan sariaren %33 aldakorra dela hilabetez hilabete, izan osasun arazo edo obrak bideetan, parte hori galdu dezake».
Mekanismo hori biziki konplikatua dela erran digu eta hori berriz ikustea galdetzen dute sindikatuek. Preseski lan talde bat inposatzen ihardetsi dute ekainaren 4an, eta egun horretan ere greban izanen dira.