Tuberkulosarentzat ez da deus fidagarririk

Kabaleen Tuberkulosa eritasunak kalte handiak ekarten dutu. Oranokoan ez da alternatibarik atxeman ez manera fidagarrian diagnostikatzeko ez eta sendatzeko ere.

Tuberkulosarentzat ez da deus fidagarririk
Bixente Zozaya albaitari/marexala
Ximun Üthürralt
2025/04/04 17:00

Tuberkulosa susmoagatik hil diren behien %95ak ez zuen eritasuna.

Bixente Zozaya marexala/betenari edo albaitariaren arabera «  ordainsaria » edo « c’est le prix à payer ». Bestalde aitortzen du oraino ez dela alternatiba oso segurrik ediren/aurkitu.

Inglaterran bi bide hartu dituztela dio txertoarena baita eremu batetako azkon guzien hiltzea. Basa kabaleen hiltzeak ba omen du eragin ona tuberkulosaren ttipitzean.

Dena den tuberkulosa duen behi baten haragia jaten ahal dela orroitarazten du.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu