Udako bero handiek oilo eta oilasko hazkuntzetan ukan dute ondorio

Zenbait etxaldetan oiloak eta oilaskoak hil dira bero handiekin ezindurik. Hazleek ahal bezala behar izan dute moldatu barneen airestatzeko, kabalen ureztatzeko, itzalguneak ukaiteko. Arroltze eta oilaskoetan izan dira mendratzeak.

Udako bero handiek oilo eta oilasko hazkuntzetan ukan dute ondorio
Oilasko hazkuntza bat. ALDABIA
Iñaki Etxeleku
2026/09/21 10:00

Udako bero goiztiar, bortitz eta iraunkorrek zailtasunak ekarri dizkiete hazleei. Arroltze gutiago eta ttipiagoak, oilasko gutiago eta gizentzeko egun gehiago behar. Bi etxaldeetan ibili gira. Gabadiko Luma etxaldean, Pettan Prebende oilo errule hazlearekin eta Urdiñarben oilasko hazle den Sylvie Martinezekin.

Gabadi Luma etxaldeko oiloak. LUMA

Ortzaizeko Aldabia enpresako burua den Elena Etxeberri ere elekatu dugu. Oilaskoak osorik, mozturik edo kozinaturik saltzen ditu enpresak.

Hain zuzen Elena Etxeberrik esplikatu du nola lan egiten duten eta nola iragan den oilasko horniketa bero handiekin:

Sylvie Martinez oilasko hazlea hain zuzen ari da partez Aldabiarentzat. Uda latz hori nola joan den kondatu digu.

gabadi Luma etxaldeko oilo erruleak. LUMA

Interesgarri izanen zaizu