Baiona (Ipar EH)

Ultimatum bat ezarri dio Euskal Elkargoak Frantziako Estatuari

Frantziako Estatuak jakinarazi berri du 100.000 Euroz baizik ez duela emendatuko bere ekarpena EEP-ri. Hemendik urte bukaerara aldaketarik ez balitz, Euskal Elkargoak ez luke Euskararen Erakunde Publikoaren osaketa hitzarmenaren berritzea sinatuko.

Ultimatum bat ezarri dio Euskal Elkargoak Frantziako Estatuari
Maider Behotegi EEPko lehendakaria eta Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzarako Politika Sailburuordea
Kriztof Arotzarena
2025/06/30 15:21

Iaz bezala 1.930.000 Euro banatuko diziete 29 eragile pribatueri aurten EEP Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren karietara. Orroit EEP-ko kide den Frantziako Estatuak joan den astean jakinarazi zuela 100.000 Euroz baizik ez zuela emendatuko bere urteroko ekarpena EEP-ri. Alta EEP-ren gainerateko beste hiru kideek, Akitania Berriak, Departamenduak eta Euskal Elkargoak 300 mila Euroz goratzea ekarpena espero zuten. Biharamunean, Jean-René Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak ultimatuma pausatu zuen erranez hemendik urte bukaerara aldaketarik ez balitz Estatuaren ganik, Elkargoak ez zuela EEP-ren hitzarmenaren arraberritzea sinatuko. Maider Behotegi EEPko lehendakariak dio erabakitzaile guziak bildu beharko direla hortaz eztabaidatzeko. Bainan lehenik Estatuaren erantzunetik landa posizionatzea galdegiten die Eskualdeari eta Departamenduari.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu