Larunbatean izan zen Eskolarteko finala Arantzan, Nafarroan. Hamairu bertsolari izan ziren oholtzan, eta astebete lehenago Gazte Xilaba irabazi zuen Aizpurua suertatu zen txapeldun berriz ere.
Azken sei urteetan bezala, Lapurdira etorri da Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketako txapela. XXXVIII. aldia zuen txapelketak, eta finalean Kattin Madariaga Apaolaza, Jon Abasolo Sarralde, June Astegieta Unzaga, Maia Ortiz de Zarate Idiakez, Adei Urbitarte Ayestaran, Kattalin Arabolaza Palomo, Nahia Etcheverry Lopepe, Iradi Barrenetxea Akesolo, Gana Berhokoirigoin Zubeldia, Johane Larre Salaberri, Unax Aizpurua Ibargarai, Kattalin Lizarraga Mendia eta Leina Alkhat Larrandaburu izan ziren bertsotan. Ekhiñe Zapiainek eta Eki Mateorenak aurkeztu zuten finala.
Lau ariketa puntuagarrik osatu zuten finala, eta hauek eginik, Unax Aizpurua Ibargarai saratarrari eman zioten puntuazio gorena epaileek. Txapela berriz, Estitxu Arozena bertsolari eta bertsozale lesakarrak eman zion.
Unax Aizpurua txapeldunaren agurra entzun orrialde honetan.