Hendaia (Lapurdi)

Urpeko arkeologia deskubritzeko erakusketa berria, Hendaian

“Denboraren induskatzaileak” erakusketa ikusgai da Hendaiako Asporrotstipin. Martxoaren 22ra arte erakusketak arkeologian murgiltzeko parada emanen du.

Urpeko arkeologia deskubritzeko erakusketa berria, Hendaian
Imanol Amestoy eta Jon Frhaie CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteko kideak. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2025/01/28 13:35

“Denboraren induskatzaileak” erakusketa ikusgai izanen da Hendaiako Asporrotstipin, Euskal Erlaitzeko Etxean. CPIE-Euskal Itsasbazterra elkartea eta INRAP arkeologia institutuarekin elkarlanean antolatutako erakusketa da. Sanguinet aintzirako urpeko arkeologiatik Anéouko artzaintza unibertsora, erakusketak arkeologian murgiltzeko parada emanen du bere teknikak eta historia azalduz, eta eskualdeko ondare aberatsa nabarmenduz, Euskal Herrian arreta berezia jarriz. Erakusketa martxoaren 22ra arte ikusten ahalko da.  

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu