Urruña (Lapurdi)

Urruñako sukalde zentrala irailean martxan

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuz.

Urruñako sukalde zentrala irailean martxan
Urruñako sukalde zentralak inspekzio guztiak gainditu ditu. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/08/22 17:04

Urruñako sukalde zentrala bukatzen ari dira, eta irailean irekiko da. Lehen bi asteetan dena plantan ezartzeko denbora beharko dute, eta tarte horretan Baionako Bertakoa enpresak segurtatuko ditu menuak. Herriko Etxeak sukaldari bat hartu du dagoeneko, sukaldearen funtzionamendua eta antolaketa planifikatzeko.

Azpiegitura berriak inspekzio guztiak gainditu ditu, eta 2,7 milioi euroko inbertsioari esker, herriko haur zein adinekoei tokiko produktuekin prestatutako janari orekatua eta jasangarria eskainiko die. Proiektua estrategia zabal baten parte da, tokiko laborantza eta ekonomia sustatzeko helburuarekin. Gainera, udazkenetik aurrera baratzezaintza proiektu bat ere martxan jarriko da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu