Ursuya klinikako langile ohiak bildu dira mandatariaren erantzun bat ukaiteko

Ursuya klinikako langile ohiek ez dute oraino agorrileko soldata jaso. Uztaileko klinikaren legezko likidaziotik soldatak eta osasun mutualitatearen ordainketak izoztuak dira. Irailaren 22an, mandatariaren bulegoan bildu dira 30 bat langile ohi.

Ursuya klinikako langile ohiak bildu dira mandatariaren erantzun bat ukaiteko
Uztailaren 28tik zerratua da Ursuya Klinika. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/09/22 17:22

Klinikaren legezko likidazioa uztailaren 28an iragan zen, baina geroztik soldatak eta osasun mutualitatearen ordainketak izoztuak dira. Egoerak sortzen duen prekaritatea azpimarratu nahi izan dute. Alde batetik, ez dute oraino agorrileko soldata errezibitu. Beste aldetik, mutualitatearen ordainketaren eskasak mediku hitzorduak pusatzera bortxatzen die, haientzat baita haien haurrentzat ere, eta eri izaiteak beldurtzen ditu, finantzen aldetik zailtasunean ezartzen ahal baititu mediku baten ikusteak.

Mandatariaren erantzunik eskasiari begira, bere bulegoaren aitzinean bildu dira 30 bat langile ohi goiz honetan. Azken finean mandatariak errezibitu ditu eta segurtatu die dirua jasoko dutela 10 egun aitzin. Horrez gain mutualitateer dagokienez, hiru hilabeteko eramangarritasuna negoziatzen ari da, baina ez du urte osoa segurtatzen ahalko, negoziatua izan zen bezala. Bere erranetan, buruzagiak du ordainketa blokatzen, diru eskasarengatik. Ildo beretik, buruzagiak ez dauzko agiriak igortzen France Travail-i, eta beraz langabezia laguntzak ere bai beranta hartzen ahalko luke.

Langileek jakinarazi dute haien ekintzak segituko dituztela egoera konpondu arte.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu