(Xiberoa)

Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Abiatu da Xiberoako maskaraden sasoia, Basabürüako ibar eskuineko gazteen eskutik.

Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek
Altzai-Lakarriko gazteek iratzarri dute maskarada, 2025 urtean.
Admin
2025/01/12 17:10

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin. Eguraldi ezin hobearekin abiatu da maskaraden sasoia. Goizean goizetik barrikadetan jende andana bildu da Lakarri-Altzaiko gazteen ikustera, eta Pitxuren balentriak azpimarratu dituzte ikusleek. Beste hamabi emanaldi izanen dira Xiberoa osoan gaindi, heldu den hitzordua Zalgizen izanen delarik heldu den urtarrilaren 19an.

Interesgarri izanen zaizu