Itsas arrauna edo aviron delakoen estropada izanen da Donibane Lohizunen larunbat huntan. Ez da punturik banatuko berantago jokatuko den Frantziako txapelgoa kari, bainan azken honetan parte hartzeko sarbidea izanen da Donibanekoa.
Usaian traineruak edo battelekuak ikusten badira ere, aldi huntan, alki mugikorra duen itsasoko aviron delakoak izanen dira Donibaneko badian. Bakarka, binaka edo gehienik launakako itsas untziak lehiatuko dira. 3000 edo 6000 metroko ibilbidea izanen da kategoria eta adinaren arabera. Hendaia, Donibane Lohizune, Arcachon edo/ta Arroxelatik etorri 40 bat taldek parte hartuko dute larunbateko lasterkaldietan. Donibaneko hitzorduak balio du, berantago iraganen den Frantziako txapelketarako sarbidea izaiteko.