Irulegi (Baxe Nafarroa)

Uzta ederraren mentura dute Irulegiko mahastizainek

Mahats biltze betean dira Irulegiko sormarkako mahastietan. Sekulan baino goizago hasi dute biltzea aurten mahatsa biltzeko punduan zelako. Mulko anitz eta ederrak atera dira azukre hein gorekin, baina behar den azidotasuna atxikiz.

Uzta ederraren mentura dute Irulegiko mahastizainek
Mahats biltzea Irulegiko Mentako mahastietan, irailaren 15ean. THOMAS MAURICE-JUAREZ
Iñaki Etxeleku
2026/09/16 17:00

Mahats anitz izanen da aurten Irulegiko sormarkako mahastietan eta mahats ederra. Laborantzako beste ekoizpenetan ez bezala ekainetik hasi ziren berote bortitz eta luzeek ez diote kalterik egin mahatsondoari. Uda minean beldurtu dira mahastizainak mahatsa ttipi baitzen beroaren pean, baina azken asteetan gauak freskatzearekin eta ihintzari esker molkoak ontsa gizendu dira. Udaberriko lorea ongi jin zenez eta beroarekin gaitzik ez baita izan fruitua azukrez beterik da. Halere azidotasuna atxiki dute bai xuriek, bai beltzek.

Arno anitz egiteko mentura badute beraz mahastizainek aurten eta horri esker kalitateen arabera hautuak egiten ahalko dituzte botilatzeko momentuan arno mota desberdinak egiteko.

Izkiriota handiaren biltzea Irulegiko Mentako mahastietan. THOMAS MAURICE-JUAREZ

Sasoilarien baldintzak

Azken urteetan Irulegiko sotoko mahastizainek enplegatzaile taldea garatu dute sasoilarien hartzeko mahats biltzean, urtean zehar bezala. baldintzen hobetzen ere ari dira. Iurre sasoilari batek bere lekukotasuna eman du.

Mahats biltzea heldu den astean zehar bururatzekoa dute Irulegiko sotoko mahastietan.

Interesgarri izanen zaizu