Uztailak 14 kolektiboko lau kide Baionako auzitegira deituak ziren arratsalde honetan

Haien aurka proba gabeko hamar hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin, 3 urteko manifestazio debekua eta ezpeletara joateko debekua, 2000 euroko isuna eta hiritartsun egonaldiak eskatu ditu prokuradoreak. Deliberoa otsailaren 23an emanen da.

Uztailak 14 kolektiboko lau kide Baionako auzitegira deituak ziren arratsalde honetan
Auzitegira sartu baino lehen 150 bat lagun etorriak ziren auzipetuen sustengatzera, « Errepresiorik ez ! Borroka da bide bakarra ! Banderolaren gibelean. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/11/17 18:58

Baionako prokuradoreak poliziaren kontrako heriotza-mehatxuak edota kalte mehatxuak leporatzen dizkie iaz, uztailaren 14an, Ezpeletan egin mobilizazioaren karietara. Auzitegira sartu baino lehen 150 bat lagun etorriak ziren auzipetuen sustengatzera, « Errepresiorik ez ! Borroka da bide bakarra ! Banderolaren gibelean.

Mugimenduko kide batek hitza hartu du eta Euskal Herri osoko testuinguruan kokatu du auzia. Hala nola, Hego Euskal Herrian Irungo bi gazte atxilotu eta preso ezarri berri baitituzte, talde terroristako kideak izatea leporatuz. U14koen erranetan logika bera da Hego zein Ipar Euskal Herriko auzibideetan. 
Ilazki Ortego abokatuak azken aldi hauetako mugimendu sozialaren parean joera ikusten du prokuradoreen eta auzitegien partetik : manifestatzeko debekuak jartzen zaizkie atxilotuak eta auziperatuak diren manifestariei. Ortegoren ustez funtsezko eskubide baten urraketari buruzko lerratze bat bada horretan :


2025ko uztailaren 14ko mobilizazioan Ezpeletako jendarmeriaren gainean afixa bat ezartzea leporatzen zaie. Hori prokuradorearen ustez mehatxu bat da eta jendarmeen kontrako laido bat. Erreprotxatu diete bestalde, DNA aztarnak ez ematea atxiloaldi denboran, ez eta ere beren telefonoetako sarbideak. Eta lauetarik bi auzipeturi leporatzen die manifestaldi egunean begitartea kukuturik atxikitzea. Ilazki Ortego abokatuaren ustez prokuradoreak eskatu zigorrak neurriz kanpokoak dira eta badu esperantza epaileak defentsaren argudioak entzun dituela:


Deliberoa otsailaren 23an emanen da.

Interesgarri izanen zaizu