(Xiberoa)

Xiberoko ekonomiaren 2025eko bilana baikorra da

2025. urtea testuinguru gorabeheratsua izan da eta hori ezkor omen da ekonomiarendako. Alta nahiz eta enpresa guti sortu, Xiberoan hainbat berri baikor izan dira, izan enpresa edo kooperatiben segidak bermatuak izan baitira besteak beste.

Xiberoko ekonomiaren 2025eko bilana baikorra da
Xiberoko ekonomiaz arduratzen den ODACEko Jean Jacques Etxeberri Llargo. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/01/20 07:15

Nahiz eta testuinguru ekonomikoa dudakorra eta ez hain baikor izan, Xiberoan izan dira alde onak. Hainbat enpresa handi eta ez hain handiren segidak bermatuak izan dira, erretretarat joan direnek segida ukan baitute eta lekukoek harturik, hala nola Artzainak kooperatiba edo Emac kautxu egilea. Haatik alde ezkorrik ere bada izan espartin egileen aldetik ala enpresa sorkuntza guti izan baita 2025ean.

Xiberoko ekonomiaren geroaren aldetik esperantza iturri da ikustea lur antolaketa berriak 20 hektarea segurtatzen dituela ekonomiarentzat, orain arte eremu eskasagatik enpresa zonbait lekualdatu direlarik. Azkenik oroitaraz dezagun Xibetek edo lekuko industriaren zerbitxuko datekean formakuntza plataforma ere aitzinatzez joanen dela.

Interesgarri izanen zaizu