(Xiberoa)

Xiberuko populakuntza mila herritarretan emendatu nahi dute

Xiberoak hamar urtez herritarren %5a galtzeaz gain, 60 urtetik gorakoak %35etik %39ra igan dira. Oraiko 12.500 biztanleetatik, 2040an 13.500era igaiteko, Euskal Elkargoak inkesta bat abiatu du "erakargarritasunaz" herritarren ikuspuntuaren biltzeko.

Xiberuko populakuntza mila herritarretan emendatu nahi dute
Xiberoaren erakargarritasunaz inkestaren hedatzeko prentsaitzinekoa Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/09/08 08:26

Xiberoa populakuntza galtzen ari den Iparraldeko lurraldea da. 2011tik 2022ra %5a galtzeaz gain, 60 urtetik gorakoak %34.8tik %39ra igan dira. Aldiz, hautetsiek, oraiko 12.500 xiberotarretatik, 2040an 13.500era igaiteko xedea dute, hots 2000.urtean bezain beste.


Beraz lurraldeaz eta Xiberoan bizitzeko gogo eta beharrez, herritarren ikuspuntua bildu nahi dute hautetsiek, jakin ahal izateko, bai barnetik baita kanpotik ere nola ikusirik den, eta nola ikusi nahi den. Galdetegiaren arrapostuen ondotik tailer ezberdinak eginen dira, herritar, elkarteetako kide eta hautetsiekin. Helburua delarik 2027 urte hatsarreko lan ildoen finkatzea.


Lehen urratsa da ahal bezainbeste jendek galdetegia betetzea, jakitez hiru galto ezbardin badirela: Xiberoan lan eta bizi direnendako; Xiberoan lan egiten dutenendako, baita turistendako ere bai. Euskaraz eta erdaraz.


Inkestan parte hartzeko: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/berriak/berriak/xehetasun/soule-aujourdhui-et-demain-donnez-votre-avis


Nicole Etxamendi Euskal Elkargoko lurralde gobernantzaren eta herritarren parte hartzearen ardura duen kontseilari ordezkaria:

Interesgarri izanen zaizu