Xiberoko Maskaradak Igandean abiatzen dira Irurin eta Ozazen. Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteak abiaturik dira 2026ko maskaraden emateko. "Zumatzeko maskaradak" izendatu dute beren maskarada.
Taldearen dinamika azkar bat senditzen da jadanik eta helburua izanen da elkarlan baten eramatea, berrikuntza eta tradizioaren arteko plomu baten edireitez. Lehenarentako barrikadak Irurin dirateke eta Ozazeko plazan arrastiko ikusgarria.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
Otsailak 1, igandea: Lexantzü
Otsailak 8, igandea: Muskildi
Otsailak 14, larunbata: Pagola
Otsailak 22, igandea: Altzürükü
Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
Martxoak 7, larunbata: Maule
Martxoak 14, larunbata: Idauze
Martxoak 21, larunbata: Larraine
Martxoak 28, larunbata: Aloze
Apirilak 5, igandea: Hoki
Apirilak 12, igandea: Gamere
Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota


