Xiberoko Ungürüa lasterkaldiak gaitzeko arrakasta bildü dü

Igaran neskenegünean 400 bat lasterkarik parte hartü düe xiberoko taldekako lasterkaldian. Aro ederra lagün, jente hanitx hüilantü da ere bai so egile gisa; korrikalariak, antolazaleak baita so egileak oro botzik ziren.

Xiberoko Ungürüa lasterkaldiak gaitzeko arrakasta bildü dü
Xiberoko Ungurua Atharratzeko Maidalena kaskoan. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/06/24 13:25

5 lasterkariko 83 talde abiatü dira neskenegünean Mauletik. Hortik Hoki, Arrokiga, Barkoxe eta Atharratzeko plaza zeharkatü dira mendiz mendi. Xiberotarrak taldeko antolazaleek bi urtetarik kanbiatzen düe ebilbidea. Antolakuntza ezin hobea izan da, jakitez üsatü beno hur haboro banatü behar züela bero handiagatik. 200 bat ziren korrikalarien lagüntzeko.

Zazpigarren aldia da Xiberoko Ungürüa antolatürik dela eta hatsarrean hüilaneko parte harzaleak baziren, orai Xibero Biarno Baxe Nafarro Lapurdi baita Landesetarik ere jiten da jentea, eta haboxienak lasterkari taldeetakoak. Hots hitzordüaren fama handitzez doa nahiz eta parte harzaleen müga beti errespetatzen den.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu