Miarritze (Lapurdi)

Dantza xiberotarrak, frantses armadari zor diona argitan emango du Maritzuli Konpainiak

Dantza Maisuak – Dantzaren irakaskuntza militarra izeneko hilabete osoko egitaraua prestatu du elkarteak. Erakusketa bat jadanik bidean da Miarritzeko Museo Historikoan.

Dantza xiberotarrak, frantses armadari zor diona argitan emango du Maritzuli Konpainiak
Dantzaren erakaksuntza miliatarraz, erakusketa bat bidean da Miarritzeko Museo Historikoan.
2025/03/11 18:47

19.mendean, armadan izendatu dantza maisuak Xiberora itzultzean ekarritako ondareak sortu zituen gaur egun ezagutzen ditugun jantzi eta pausuak parte handiz. Xiberoko azken dantza maisua izan zen Martin Hegobürü ere aipagai izango dute, gaur egun ezagutzen ditugu jantzi eta pausuak moldatu zituelako.

Ondare hori argitan emateko, Maritzuli konpainiak jantzi erakusketa bat bidean du Miarritzeko Museo historikoan hilabete bukaera arte. Ostiral honetan 14an, Azken Dantza Maisua dokumentala emango dute, Paxatxo, Beasaingo azken dantza maisuaz.

Biharamunean Jon Iruretagoienak eta Alain Jourdanek mintzaldia eskainiko dute elkarrekin, erakaskuntza militar horren eragina Euskal Herrian eta Provençe eskualdean. Gauean Probentzatik bi dantza talde ikusten ahalko dira Martiguesko La Capouliero eta Gémeno herriko La Poulido de Gémo, bai eta tokiko Maritzuli konpainia, Añorgako dantzariak eta Muskildiko dantzariak. Beste hainbat tailer, ikusgarri eta mintzaldi eskainiko dira hilabete osoan zehar. Programa: maritzuli.wordpress.com

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu