Momentuz aitzina eginen du Sébastien Lecornuren bigarren gobernuak: diputatu sozialista gehienek ez dute zentsura mozioarekin bat egin. Arratsaldean RN alderdiaren mozioa bozkatzekoa da, baina arrakastarako aukerarik ez du.
Sébastien Lecornuren gobernuaren aurkako bi zentsura mozio aurkeztu behar ziren gaur, Pariseko Asanblada Nazionalean. 271 diputatuk bozkatu dute LFI Frantzia Instumituaren mozioa, baina 289 bozka behar ziren hau aitzinera joateko. RN alderdiarenak, haatik, ez du boz handirik bildu.
Colette Capdeviellek bezala, Iñaki Echaniz sozialistak ez du zentsuratu, bere arabera arriskutsuago zela eta. Diputatuak bere hautua azaldu du erranez disoluzioak Frantziako desoreka mantentzen edo larriagotzen ahalko zukeela, baita RN alderdi eta eskuin muturraren lekua azkartzen ere. Haatik, ez du buxeta proposamena onartzen, eta hobetzeko denbora ukan eta baliatu nahi du.
Peio Dufauk, aldiz, mozioaren alde bozkatu du, buxeta kezkagarria iduritzen baitzako. Osasun arloarendako den lanjerra azpimarratu du, eta diruduner eskatzea sosa nahi luke EH Baiko diputatuak.