Zetak, Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdik eman diote 24. Korrikari doinua

Xiberutikan Mendebaldera aurkeztu du gaur AEKk, Atharratzetik Bilbora heldu den martxoan izanen den 24. Korrikaren kantua. Zetaken ohiko doinu elektronikoak Martikorena eta Zugarramurdiren ahots melodikoekin nahasten dira.

Zetak, Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdik eman diote 24. Korrikari doinua
Erramun Martikorena, Pello Reparaz eta Maixux Zugarramurdi, Korrikako koordinatzaile Ane Elordirekin. AEK
Aimar Lopez Erasun
2025/12/11 13:50

Kantu guti daude Euskal Herrian halako ikusmira sortzen dutenik: 2022ko Herri Urratsen Itzulera kantu jadanik mitikoa sortu zuten Zetak eta Erramun Martikorenari Maixux Zugarramurdiren ahotsa batu zaie, 2026ko Korrika ororen belarrietara eramanez.


2026ko martxoaren 19an abiatuko da Korrika Atharratzetik, eta hamar egun berantago, martxoaren 29an, Bilbora iritsiko da. Euskara Gara lelopean eginen dute heldu den urteko Korrika, eta Pello Reparaz Zetak proiektuko buru eta kantuaren idazle, konpositore eta bideokliparen zuzendariak azaldu duenez, "pisu handia" sentitu du halako lelo indartsu bat musikan ematerakoan. Kantuak herritar oro euskararen aldeko lehen pausua ematera bultzatzea nahi lukeela azaldu du Reparazek: euskaltegian izena emanez, seme-alabei euskaraz eginez edo Korrikan kilometro bat gehiagoz jarraituz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu