Ziburu (Lapurdi)

Ziburuko euskara hutsezko liburu eta disko azoka, ekainaren 7an izanen da

'Euskaraz Bagara' lelopean, 43 argitaletxe eta diskoetxe izanen dira azokan. Aurelia Arkotxa idazlea omenduko dute aurten Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak.

Ziburuko euskara hutsezko liburu eta disko azoka, ekainaren 7an izanen da
Ziburuko euskara hutsezko liburu eta disko azoka, ekainaren 7an izanen da. EUSKAL IRRATIAK
Maia Muruaga
2025/05/15 10:59

Aurelia Arkotxa idazlea omenduko dute aurten Ziburuko euskal disko eta liburu azokan. Baltsan elkarteak eta Argia komunikabideak antolaturik VI. edizioa ospatuko du euskara hutsezko lanak biltzen dituen azokak eta aurten 43 argitaletxe edo diskoetxe eta auto ekoizlek parte hartuko dute, iaz berrogei izan zirelarik. «Euskaraz, bagara» lelopean, ekainaren 7an, Ziburuko plaza euskara hutsez betetzera dei egiten dute antolatzaileek eta azokaz gain 4 gune prestatu dituzte egun osoko egitarau bat proposatuz.

Ziburuko euskal liburu eta disko azokaren baitan antolatua den  'Azokaroak' ere aitzina segitzen du eta heldu den maiatzaren 19an, "Euskaraz sortuz (duin) bizi?" izenburuko mahai ingurua eskainiko dute Euskal Irratiek, arratsaldeko 19:00etan, Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Axut antzerki konpainiako Ximun Fuchsekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu