«Zinez badugu norbait dosierraz jabetu dena»

Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen erranetan Jean Marc Huart Bordaleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia menderatzen du. Ostiral goiz huntan bildu ziren EEPko arduradunak, errektorea eta parlamentariak.

«Zinez badugu norbait dosierraz jabetu dena»
Ostiral goiz huntan bildu ziren EEPko ordezkariak eta tokiko parlamentariak Jean-Marc Huart Bordaleko errektore berriarekin, euskararen gaia aitzinarazteko.
2025/04/18 14:29

Ostiral goiz honetan egin den bilkurak emaitza baikorrak eman zituen. Jakinarazi zaie aurten zientzietako azterketa brebetan euskaraz egiteko aukera irekiko zaiela eskola eredu guztiei aurten. Orain arte Seaskak zuen aukera hori. Hautua izango dute beraz eskola pribatu katoliko eta publikoetako ikasleek euskaraz pasatzeko proba.
Horrez gain, errektoreak proposatu die Baionako hiru eskola publikotan elebitasuna proposatzea gurasoei. Elebidun eta murgiltze sailek "emaitza hobeak" dituztela azpimarratu du errektoreak. Ipar Baionan beraz esperimentazio gisa Citadelle, Cavailles eta hirugarren eskola batean galdera eginen zaie gurasoei.

Baxoaren gaian, EEPk eta tokiko hautetsiek eskatu diote errektoreari "tokiko hizkuntzen ibilbide berezi" bat sortzeko aukera aztertu dezan. Lehenean matematikak eta ahozko handia partez euskaraz pasatzeko posibilitatea emateko. Baina baxoaren gaia hezkuntza ministerioaren esku dela erantzun die Jean Marc Huart-ek.

Hala ere, Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordea baikorra atera da bilkuratik, dionaz "Parean ukan dugu gizon bat dosierra ezagutzen duena eta prest dena lanean hartzeko."

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu