Ziburuko Denboraldi Kulturala irailaren 13an abiatuko da, zirkua, ingurumena eta mugaz gaindiko lankidetza ardatz hartuta, frantsesez eta euskaraz.
Ziburuko Denboraldi Kulturala irailaren 13an abiatuko da, larunbatez, zirkua, ingurumena eta mugaz gaindiko lankidetza ardatz hartuta, frantsesez eta euskaraz. Herriko Etxearen arabera, beste inguruko herrien programazioei konparatuta, Ziburuk eskaintza xumea baina kalitatezkoa proposatu nahi du. Laugarren edizioa izanen da aurtengoa, eta iragan urtean bezala, herriko auzo guztietan barreiatuko dira emanaldi, erakusketa eta kontzertuak. Aurten, gainera, Points de Vue street art jaialdia ere hartuko dute.
Eneko Aldana auzapezak azpimarratu du aurreko denboraldiak arrakastatsuak izan direla, eta aurten zirku garaikidea eta ingurumenaren gaia jarriko dituztela ohorean. Hasierako gaualdia Zokoko hondartzan eta pilota plazan iraganen da: Sacékripa konpainiaren Surcouf eta Gualdi Nagusia Jin Artean ikuskizunak, aire zabalean eta urririk. Programa osoa hemen ikus daiteke.