Hamaika ikasle hasi dira Unibertsitateko euskarazko kazetaritza formakuntzan. Ipar Euskal Herriko bederatzi hedabide euskaldun eta elebidunetan arituko dira lanean , unibertsitate ikasketekin aldizkatuz. Irailaren 18an abiatu zen programa EHUren, Bordeleko IJB kazetaritza eskolaren eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen eskutik. Klaseak Bilbon, Bordelen eta Baionan jasoko dituzte. Hiru entitateen arteko partaidetza ofizialki izenpetu zuten iragan ostiralean. Besteak beste, Euskal Irratietan, Berrian, France Bleun, Kazetan eta Kanalduden ariko dira ikasleak bi urtez.
Prefeturaren debekua debeku, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan. Herriko etxe aitzinetik jendea kanporatu, hainbat pertsona identifikatu eta pankarta eraman zuen Poliziak, Baionako suprefeturak mobilizazioa debekatu zuela erranez. Hala ere, mobilizazioa egin zuten Baionako karriketan barrena. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, eta «Israelen ofentsiba militarra eta Mendebaldeko herrialdeen konplizitatea» salatzeko egin zuen deialdia. Gainera, «eskubide politikoen aldeko borrokari» azpimarra egin zioten antolatzaileek, Frantziako Estatuan debekatu eta erreprimitu diren Palestinaren aldeko protesten harira. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako Lur Renteria:
«Gaur egungo erritmoan segitzea euskara hiltzera kondenatzea litzateke». Horrela mintzatu da Euskal Konfederazioa Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzaren aitzinean. Hizkuntz politika ausartagoa galdegin dio EEPri, euskal hiztunen emendatzea azkartzeko. Preseski, atzo izendatu dute Maider Beothegi Bardozeko auzapeza erankude horretako lehendakari. Sei urtez izanen da EEPren buruan. Haren ustez, EEPk politika ausarten bidea aspaldi hartua luke, eta horren adibide litzateke azken ikerketa soziolinguistikoak: «Azken uurteetan hiztun kopurua mantendu egin da». Euskal Konfederazioak, ordea, baliabide eta diru laguntza eskasegiak direla deritzo.
Eneko Gorri (Euskal Konfderazioa):
Maider Beothegi (EEP):
Azkarki kolpatu du Iparraldea behien eritasun hemorragikoak. 150 kilometroko eremuan, 3.500 herritan kabalak barneetan atxikitzeko manua ukan dute etxaldeek. Mementoan, gainera, Hego eta Ipar Euskal Herri arteko garraioa gelditua da, baita Espainia eta Italiako mugetan ere. Horrek eragin dituen galera ekonomikoei, albaitarien eta sendagaien gastua gehitu behar zaio. Gaurko Goiz Berriko gomita Andde Uthurriague Ozazeko hazlea izan da.
Hitz emandako diru-laguntza ez du beteko frantses gobernuak… 100 bat laborari bildu dira ostegunean Baionako suprefetura aitzinean. Joan den maiatzean, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PAC, frantsesez) barnean adostu laguntza berriak murriztu ditu frantses Estatuak. 1.500 eta 2.000 euro arteko apaltzea izanen dela ohartarazi dute, «bereziki instalatzen diren laborari gazteen kalterako». ELB, BLE, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta etxe ekoizleen elkarteko ordezkarien arrangurak entzun ditu suprefetak, baina ez dute erantzun argirik jaso. Gaiaren inguruan mobilizatzeko prest agertu dira laborariak.