Kanpoko hazkuntza defenditzeko manifestatu dira larunbatean Donapaleun

Kanpoko hazkuntza defendiatzeko, ELB sindikatak berriz manifestatzera deia egina zuen joan den larunbatean Donapaleun. Eta manifestaldian berriz ere, frantses estatuak hegazti gripearen kudeatzeko plantan ezartzen dituen arauak salatu ditu, kanpoko hazkuntzak emeki emeki desagertaraziko dituela azpimarratuz. Badu orai 7 urte hegazti gripea agertu dela hazkuntzetan. Eta salatu dutenez, hazkuntza kanpoan atxiki duten hiru hazle salatu dituzte berriki.

Orain arte hartu neurriek ez dute ondoriorik ukan birusaren hedapena mugazeko. Jone Barneix lankideak bildu dizkigu xehetasunak.

Gogotik abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu uztailaren 15ean Donibane Garazin

Gogotik gizon abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu handizki. Uztailaren 15ean “Beti gogotik” izendatu duten kontzertu berezia eskainiko dute Donibane Garaziko Jai-Alaian. Ospakizunean hartuko dute parte txalapartariek, dantzariek, kantariek eta omen beste sorpresa zonbait ere baditaizke. Kontzerturako oraindanik txartelak hartzen ahal dira turismo bulegoetan. Biharamunean bazkari herrikoia izanen da Izpurako Faustin Bentaberry gelan. Urtemuga ospatzeko buruilaren 30ean ere “Beti gogotik” ikusgarria emana izanen da Donapaleuko Saint-Louis antzokian.  Doinuen plazatik emankizunean taldekide batzuekin Gogotik abesbatzaren ibilbideaz mintzatu gira eta heien kantu zonbaitetaz gozatu ere.

UDAN BAI #1 | Urruñarrak vs. Hendaiarrak

Hasi da udako jokoa Euskal Irratietan. Lehen atal honetan Urruñako Maddalen, Julene, eta Jon familia atera da garaile 36 pundurekin Hendaiako Asier eta Iraitz eta Lesakako Paulak 23 pundu egin dituztelarik. Astero bi talde lehiatuko dira eta pundu gehienak lortzen dituzten bi taldeen  arteko final haundia agorrila bukaeran ospatuko da. Irabazleak Herri elkargoako turismo sailak eskeinitako 1500 Euroko saria eskuratuko du eta bigarrenak 500 Euroko saria. Lehen atala entzun:

Abokatuek errekurtso bat pausatu dute, Dronen erabilpenen aurka

Etorkinen eskubideen defentsarako Baionako eta Paueko abokatuen elkarteak, errekurtso batzuk aurkeztuko ditu Paueko Administrazio Auzitegian. Hendaiako oinezkoen zubia idekitzeko eskatuko dute alde batetik eta bestetik, Hendaia eta Urruñan, dronen erabilera ahalbidetzen duen erabakia ezeztatzea. Ilazki Ortego abokatuarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

Kronika berezia tourraz

Txirrindularitzan, Frantziako itzuliaren kari, bigarren kronika eskaini daukute Peio Minondo, Jean-Marie Oillarburu eta Bittor Thikoipe laguntzaileek. Kasik astea abiatu dela orain Tourra, ea zer bilduma egiten daukuten.