Txupinazoa lehertu zuten atzo, gaur San Fermin eguna, eta lehen entzierroa iragan delarik, Iruñeko festetara joateko ohitura duten bi-ren gana joango gira. Beltzane Obanos-ekin hitz egin dugu, Iruñean sortu eta handitu dena, Lapurtarra dena orain, urtero zonbait egun pasatzen ditu bertan, lagun eta familiarekin. Bainan lehenik, urteroko hitzordua du Txupinazoa, Asier Goieaskoetxea gaiteroak. Herriko etxe azpian, jende tinkiaren erdian gaita jotzeko ohorea du urtero. Arantxa Idiederrek hitz egin du bi gomitekin. (ARGAZKIA: Bruno Bereau)
Andde Luberriaga kirol gunea izendatu dute Azkaingo KIROLETA. Erabaki hori hartu du gaur egungo auzapezak, oposizioko kideen haserrea piztuz. Andde Luberriaga auzapeza izan zen 24 urtez baina bere herria kudeatzeko manera zalantzan ematen dute abertzaleek. Kriztof Arotzarena:
Herriko ogia elkarteak 10 urte betetzen ditu eta ostegun honetan Bardozen ospatuko du. 10 urteko tokian tokiko ogia erosteko parada eskaintzen duela elkarteak. Hortaz mintzatzeko, Antton Castoreok hitz egin du Txomin Elosegirekin.
Ekainaren 20an izan zen orzantzak Lapurdiko hainbat uzta suntsitu zituen, Itsasu, Ezpeleta, Lekorne edota Baigorrin, eremu mugatuan. Biper landak, baratzezainenak, edo mahastien zango batzu suntsituz. 203 Biper ekoizleen artean, 66 ekoizlek jasan dute kazkabarra. Laborarien uztak ez dira asuratuak, eta horregatik DDTMak ematen dut kalte ordaina. Bainan eskuratzeko baldintzak kritikatzen dituzte laborariek. Adibide gisa, uzta osoa galdu duenak, joan den urteko irabazien erdia baino guttiago hunkitzen ahalko du. Erdi baino guttiago galdu duenak aldiz ez du laguntzarik izanen.
Dolu bat edo hurbileko norbait galdu duelaren sentsazioa zuela adierazi digu Biper sindikatuko presidentea den, Panpi Olaizolak goiz honetako Goiz Berrin, Arantxa Idiederren gomita zenak.
« Emazte Laborariak Argitan » izanen da aurtengo LURRAMA-ren lema. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien errolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan. Aurkezpenean egon diren Amaia Hiribarren eta Mirentxu Elizalde-Paraxu laborariekin mintzatu da Kriztof Arotzarena