Frantziako Tourra: Jasper Filipsen Belgikarra nagusitu Baionan

Txirrindularitzan, Frantziako itzulia abiatu da. Larunbatean Bilbon, igandean Donostian eta astelehen huntan Baionan antolatu dira lehen 3 etapetako helmugak. Atzo, Jasper Filipsen Belgikarra nagusitu Baionan, esprintean.  Mikel Landa, Gorka Izagirre, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbaoren ihardokitzeak bildu ditu Kriztof Arotzarenak etapa bukatu bezain laster:

 

Frantziako Tourra Baionan

Donostian hasi eta Baionan bukatu zen atzo Tourraren hirugarren etapa. Euskal Herrian gaindi kilometro andana bat egin ondoan iritsi ziren txirrindulariak Baionara eta han zen hain zuzen Ihintza Arrieta, karrika eta xoko ezberdinetan giroa hartzeko:

« Euskarabentura » Mauletik partitü da Larunbatean !

7 probintzietako 15 eta 17 urtetako 120 gazte bildü dira hilabete batez eüskal herriaren üngürüaren egiteko hoinez eta eüskaraz. 30 bat etapa orotarat,eta 30 bat kilometra etapa bakotxa. Atzo Pagolan iritsi dira gazteak. Galdegin diegü nola bizitzen züten abiatze hori :

Helbürüa da eüskal herriaren hobeki ezagützea eta probintzia esbardinetako gazteen ezagützaren egitea, eüskararen süstengatzez. Heltzea Getxon uztailaren 31ean

Senpereko etxe okupatuan direnek petizio bat abian jarri dute

Senpereko Olha etxaldearen salmenta salatzen dute,  ELB, Lurzaindia, Senpere kolektiboa eta Ostia kolektiboak. Laborari etxea eta 50 hektarea 1.3 milioietan salgai emanak baitira.
Olha baserrian, joan den asteartetik lehioak eta ateak berriz ideki dira. Panpi Mercapide hurbildu da bere mikroarekin joan den larunbatean:


Uztailaren 15ean mobilizazio egun bat deitua da iparralde osoan, gune huntan bururatuko dena.

EHZ festibalak Irisarri agurtuz bururatu du 27. Edizioa

«Milesker Irisarri eta betirarte »   Irisarri agurtuz bururatu dute  EHZ.ren 27. Edizioa.  Aurtengo edizioak  12.000 jende bildu ditu eta 500 laguntzaileren parte hartzearekin bururatu da. Antton Castoreo kazetaria bertan izan da: