Euskal Hirigune Elkargoa harmonizazioz egarri da. Uraren prezioa da nagusiki eztabaidatua izan euskal hirigune elkargoko bilkuran larunbatean. Benat Larrory han zen:
Adam Yates txirrindulari britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa Bilbon. Simon anaiarekin batera tropel nagusia gibelean utzi dute azken bortuan eta helmugatik hurbil, Adams.ek erasoa jo eta aitzina hartu du lasterketa irabaziz , eta maillot horia ere jantzi du. Simon anaia bigarren eta Tadej Pogacaar hirugarren.
Baina lehen etapa aitzin, besta handia iragan da Bilbon. Jose luis Aizpuru lankidea bertan genuen
Baionako Bernat Etxepare lizeoko barnategia udan ere baliatuko da. Seaskak Baionako lizeoa sasoilariei idekitzea erabaki du uztailaren lehenetik goiti prezio merkean. Bi zaindari egonen dira bertan uda osoan. Lan kontratu bat aurkeztu beharko dute interesatuek. Hur Gorostiagak, Seaskako zuzendariak, proiektuaren berri eman digu:
Frantziako itzuliko lehendabiziko 3 etapak Euskal Herrian iraganen dira osoki larunbat, igande eta astelehen honetan.
Tourrak txirrindularitzaren besta izan nahi du. Bainan, bere itzalguneak ere baditu eta hunen antolatzeak eztabaidak sortzen ditu.
Ximun Larre Mediabaskeko kazetariarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena
Ez dute denek begi onez ikusten Frantziako itzuliaren etortzea Euskal Herrirat. Tourrak balore ainitz urratzen dituela salatzeko, Euskal Herriko Bira bizikletaz antolatuko du Herribiltza herri mugimenduak, uztailaren lehenetik zortzira, Bilbotik Bilbora. Oihana Oillarburu HerriBiltzako kidearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.