Mauletarrak prestik dira plazaz plaza maskadaren emaiteko! Igante hontan azken errepika eginik, dagun 15 elkaldientako abiaturik dira !
Mauletarrak prestik dira plazaz plaza maskadaren emaiteko! Igante hontan azken errepika eginik, dagun 15 elkaldientako abiaturik dira !
Izan ekonomia, osagarria,hirigintza, euskara, hondarkinak ala beste; xiberoko poloa aitzina doa bere proiektuetan. Kirolaren aldetik ere eskubaloiaren aldetik gela arraberrituko da Atharratzen, baita VTT mendiko bizikletaren gune nausi bat bilakatzekotan da xiberoa. Xede horien berri eman digu René Carrique Euskal elkargoko lehendakariordeak gure goiz berriko gomita gisa
Eskualdeko osasun agentziak erabakia eman du ostegun arratsalde huntan. Les Embruns arta etxeak ez ditu ateak hetsiko eta langileak lasaituak agertu dira, zentroaren zerratzeaz beldur baitziren. 115 langile ditu Bidarteko arta etxeak.
Beharrezko mediku berezituen parte bat atzeman dute baina kontratu mugatuan. Ondorioz, lehen denbora batean giharretako eta hezurdurari lotu patologiak dituzten eriak onartzen ahalko dituzte bakarrik. Magali Costinot Les Embruns zentroko ergoterapeuta da :
Frantses gobernuak debekatu du parazetamolaren internez bidezko salmenta hilabete ondarra arte. Arrazoina : molekula eta antibiotika batzuen hornitzeko zailtasunak badira farmazietan.
Xehetasunak Mailis Esteben Kanboko farmazialariarekin, Marga Forestieren mikroan.
Marko Bissier Hendaiako Eskuz izeneko okindegiko nagusia da.
9 langile ditu eta duela 6 urte ireki zuen okindegia, mozkin biologikoak baliatuz. Jose Luis Aizpuru hurbildu zako okindegira, eta elektrikaren emendatzearen ondorioez eta gobernuaren neurriez galdegin dako.