EH Bai-ren lehen kongresua larunbatean iraganen da

Ibiakoitz huntan, azaroaren 26an, EH Baiek bere lehen kongresua antolatzen du. Alderdiko zuzendaritza arraberritu beharko dute eta ondoko urteen norabideak zoin izanen diren zehaztu. Fase politiko berri batean girela diote alderdikoek. Anita Lopepe bozeramailearekin mintzatu gira.

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-11-23)

Akaleia, Verde Prato, Ezpalak, Asgarth, La Femme, Jesse Tabish, Tiken Jah Fakoly, Deluxe, The Wombat, Gaupa, As They Burn, Antes Muertos

Herriko auzapeza etxe saltzeetan bitartekari!

45 etxe dituen Urrüstoi –Larrabileko auzapezak nola lortu du  herrian etxeak saltzea higiezin agentzietatik pasa gabe? Zer egin dezake auzapez batek? Hortaz gain herri ttipietako buruhasuteen berri emaiten digu Allande Davant-ek:

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Heletako Ezkaratza jatetxea

Euskaraldia hasi da joan den ostiralean! Ahobizi eta belarripresten gain, gune batzuek hautua egin dute arigune izatea, erran nahi baitu euskara argitan ezartzea. Ipar Euskal Herrian 350 baino gehiago dira. Goiz guziz, horietariko bat aipatzen dautzuegu. Gaur, Heletako Ezkaratza jatetxea aipatzen dugu:

“Disko honetan, gure munduaren alde absurdoa agertzen da”

Joan den ostiralean aurkeztu zuen Willis Drummond baionako musika taldeak bere azken lana, Bilboko kafe antzokian. « Hala ere » deitzen da Jurgi Ekiza, Xan Bidegain, Felix Buff eta Vincent Bestaven Botibol-en lan berria, taldearen 10garrena, 7garrena estudioan. 9 kantuz osatua da. Bira hasiko dute larunbat huntan Bilbon, Miarritzeko Atabalen izanen dira abendoaren 2an, ipar euskal herriko Orbel eta Lumi taldeekin batera, baina lehenik, gurekin dugu Jurgi Ekiza kantaria