Antton Kurutxarri eta Ximun Lastiri

·

Euskal Elkargoa eta ISABTP

«200 helduren euskaratzeko xedea du Euskaldundu bekak»

200 helduren euskaratzeko xedea du Euskaldundu bekak
Ximun Lastiri EUSKALDUNDU egitasmoaren partaide den Angeluko ISABTP injeniadore eskolako irakaslea
Kriztof Arotzarena
2025/08/29 10:39

'Euskaldundu' burtsa sortu zuen Euskal Hirigune Elkargoak joan den urtarrilean. 22 burtsa banatuak izan dira lehen deialditik landa, heldu batzuek euskara ikas dezaten formakuntza intentsiboen bidez. 170.000 euroko laguntzak banatu ditu Euskal Elkargoak 22 burtsa horientzat.

Eta bigarren deialdirako, hemengo 4 ikastetxerekin euskarara hurbiltzeko tailerrak laster abiatuko ditu Elkargoak. Bidarteko ESTIA, Baionako Largenté, Angeluko ISABTP eta Paue eta Aturri Unibertsitateko 2EI kolegioko ikasle erdalduner euskarara hurbiltzeko parada emanen diete ondotik horietarik zenbaitzuek euskara ikasteko formakuntza intentsiborako izena eman dezaten.

Helburua da 2050ean Ipar Euskal Herriko biztanleen %30 euskalduna izan dadin. Edozoin helduei idekiak zaizkie formakuntza intentsiboak. Izenak emaiteko azken epea urriaren 15a da. Xehetasun guziak Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean atzeman daitezke.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu