Zazpi urteko lanaren ondotik Iparralde eta Seignanx-eko SCoT-Lurralde Koherentziarako Eskema bozkatua eta agertu zaigu. 2050eko 407.000 herritar aitzin ikusten ditu, baina manera orekatuago batetan partekatzeko helburuarekin. Oraiko egunean 350.000 herritarren %90a eremuaren %20an kokatzen baita, hots kostaldean.
Hortarako hiri ttipiak eta barnekaldeko kantonamenduetako hiriburuak indartu behar liratezke ekonomia, zerbitzuak eta hirigintza erakargarri eta dentsifikatu batekin. Horren bidez herritarrek laurden batetara etxea, lana ta zerbitzuak ukaitea litzatzeke helburua.