Xarlot Xori

·

Suhiltzaile kaporala

«25 metroko arbol bat sutan duzularik aitzinean, ikaragarria da, ezin duzu deus egin»

25 metroko arbol bat sutan duzularik aitzinean, ikaragarria da, ezin duzu deus egin
Oihaneko suteek teknika bereziak galdegiten dizkiete suhiltzaileei. WIKIPEDIA
Ainize Madariaga
2026/07/10 06:00

Badira hiruzpalau urte protokolo berezia plantan ezartzen dutela suhiltzaileek berote eta idorteen kasuetan, Angeluko (Lapurdi) Xiberta oihanaren kiskaltzeaz geroztik. Protokolo horren baita sartzen da uda oroz CCF oihaneko suteei egokitua den kamioi berezi bat eskuratzen dutela.

Gainera, oihanen zainketa-txandak egiten dituzte, Xiberta eta Lazareta oihanetan, ke edo suterik ez den egiaztatzeko.

Berez, suhiltzaile guziek badute oinarrizko formazioa. Alta, oihaneko suteek bertze jakitatea galdegiten dute, eta FDF formakuntza berezia galdegiten, eta hau, denek ez dute. Preseski, Xori egiten ari dena da, materiala nola ongi baliatzen ikasten dute, sua itzaltzeko teknika bereziak baitira oihanean gertatzen delarik.

Funtsean, sute klasikoa "aski ongi" kontrola dezakete, mugatua baita. Oihaneko suteak, alta, kontrola gaitzak dira eta haiei aitzi egiteko teknikak dituzte ikasi behar.

Bestalde, suhiltzaileen egunerokoa aldatzen da, kasernan ez baitute usaiako kirola egiten, sobera berotu gabe, baleki bale, ontsa fleitean izan daitezen dei baten kasuan. Eta, Frantziako suhiltzaileekin ere saretuak dira, eta nahi duenak izena eman dezake noiz litzatekeen libre, behar izatera, sutea diren lekuetara mugitzeko. Xarlot Xoriren lankide batzuk Ipar Katalunian dira tenore honetan.

Xarlot Xori ongi oroit da Girondarat joan zelarik suteen itzaltzen laguntzeko, ez lehen lerroan alta, ez baitu oraino formakuntza hori. Baina sutea itzaltzen laguntzen aritu zen. Esperientzia ikaragarria bezain zoragarria izan zela aitortu du, sekulako elkartasuna sentitu baitzuen etxea utzi behar izan zuten biztanleengandik.

Interesgarri izanen zaizu