Maud Combarrieu Pausuko lasterkariak zazpigarren lekuan bukatu zuen Diagonale des Fous izeneko proba famatua La Réunion uhartean. Urriaren 16tik 19ra iragan zen. 47 urte ditu. Irakaslea da Hendaiako kolegio batean. Eta euskara ikasi berria du elebidunez irakasteko xedea zuelako. Duela 22 urte bere lana La Réunion uhartean hasi zuen eta zortzi urtez ere han egon zen. Lasterkaldia nola bizi izan duen eta uharte horrekin duen harreman berezia kontatu digu Maud Combarrieuk.