Andoni Aizpuru

·

ETBko 'Eguraldia'ren aurkezlea

«Adituek diote munduko tenperatura ez dela urtero igoko; Europa, aldiz, izugarri berotzen ari da»

Adituek diote munduko tenperatura ez dela urtero igoko; Europa, aldiz, izugarri berotzen ari da
Andoni Aizpuruk ETB 1en 'Eguraldia' emankizuna aurkezten du astean zehar egunero. EITB
Olatz Idoate
2026/07/29 08:56

Andoni Aizpuru azken 30 urteetan, Euskal Telebistan aro emailea da. Berez, ez da meteorologoa, baina aroaz eta klimaz, urteen poderioz, aditua bilakatu da.

Uda honetan jasaten ditugun beroteak aipatu ditugu berekin, bai eta klima orokorki, zer iritzi duen klima aldaketaz eta esplikatu digu, Europa dela gehien berotzen ari den kontinentea.

Katastrofismo klimatikoaren aurka dela azaldu du, baina datuetan oinarrituz, egoera ona ez dela onartu. Hala ere, Europan bizi dugun egoera eta mundu osokoa berdinak ez direla oroitarazi du: "Ematen du hemendik aurrera urtero-urtero hau gehitzen eta handitzen joango dela, ezta? Eta nik uste dut hori ere ez dagoela esaterik. Klima berotzen ari da, bai, oro har, mundu mailan, baina iazko urtea 2025a, 2024a baino freskoagoxeagoa izan zen. Ari naiz mundu mailan. Orduan, urtero-urtero-urtero gorantz joango da tenperatura mundu mailan? Adituek esaten dute ezetz. Izango dira urteak pixka bat jaitsiko dena tenperatura ez dena horrenbeste igoko, baina joera nagusia bada igotzen joatekoa. Eta Europa aipatu behar dugu. Gainera, gu Europan gaude, eta Europa da, berez, hiru mailan gehien berotzen ari den kontinentea. Gure kontinente zahar honek baditu bere baldintzak klimatikoak, eta gertatzen diren beroaldi hauekin Europa izugarri berotzen ari da. Ba bai, honek itxura oso onik ez dauka. Ni ez naiz katastrofista. Ez zait gustatzen, ez zait gustatzen jendea beldurtzea. Ez, ez, ez, baina horren kontra egin beharko genuke lana. Eta gaur hasita. Atzo hobeto ez, baina gaurtik aurrera hasita".

Interesgarri izanen zaizu