Aintzane Lasarte

·

Bidasoa Etorkinekin elkartea

«Aitzakiak hartzen dituzte mugetan kontrolak ezartzeko, baina Frantzia kondenatua izan da Europan»

Aitzakiak hartzen dituzte mugetan kontrolak ezartzeko, baina Frantzia kondenatua izan da Europan
Aintzane lasarte Bidasoa Etorkinekin elkarteko eta Etorkinekin Diakité federazioko kidea da. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/05 09:08

Frantziak barne-mugen kontrolak berrezarri zituenetik hamarkada bat igaro da. Horren karira, Etorkinekin Diakité Federazioa, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz sareak —beste hainbat talderekin batera— mobilizatuko dira neurri horrek eragiten dituen giza eskubideen urraketak salatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, azken urteetan hainbat aitzakia erabili izan dira kontrol horiek justifikatzeko: lehenik terrorismoa, ondoren Covid-19a. Haien ustez, kontrol horiek gehienbat migranteak edo larru beltza duten pertsonak penalizatzen dituzte.

Horren salatzeko, larunbat honetan elkarretaratzeak egingo dituzte Frantzia osoko hainbat puntutan —Menton, Le Perthus, Modane, Roissy eta Montgenèvre— eta Hendaian. Azken honetan, 11:00etan izango da hitzordua, geltokiaren aitzinean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu