Joan den urtetik alokairuen prezioen mugatzeko lege esperimental bat aplikatzen da Ipar Euskal Herriko 24 herritan. Iñaki Etxaniz diputatuak lege proposamen bat aurkeztu du legea iraunkorra bilaka dadin eta Frantziako diputatuek horren alde bozkatu dute. Senatoreek ondotik bozkatu behar dute legearen iraunkortzeko.
Alda elkarteak hamabi alokairuen prezioa apaltzea lortu du lege esperimental honi esker, eta orotara 50.000 euro aurreztu dituzte hamabi lagun horiek, Xebax Christyk azaldu duenez, gaurko Goiz Berriko gomita genuen.