Argitxu Dufau

·

LAB sindikatuko burua

«Arazoa ez da Bayrou, orokorragoa da, sistema aldatu behar dugu»

Arazoa ez da Bayrou, orokorragoa da, sistema aldatu behar dugu
Argitxu Dufau LAB sindikatuko arduraduna Ipar Euskal Herrian. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/09/03 08:47

Frantziako gobernuburuak, François Bayrouk, konfiantzazko bozketa eginaraziko die diputatuei astelehenean Asanblada Nazionalean. Ezkerreko eta eskuin muturreko diputatuek, jadanik, jakinaraziko dute ezetz bozkatuko dutela, eta beraz gobernua erortzen utziko dutela.

Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuko arduradunaren arabera, Bayrou-ren aldaketa beharrezkoa da, baina, ez da izanen irtenbidea, baldin eta ez badira sakoneko aldaketak egiten sisteman. "Arazoa orokorragoa da, eta mementoa heldu da dena aldatzeko, sistema aldatzeko. Bayrou erortzen bada, eta bere gobernua, hobe, baina aldaketa errotik egin behar da, gauzak aldatu nahi baldin baditugu", gehitu du Argitxu Dufauk Goiz Berri emankizunean.


Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu